XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Komunikazio-gertakari hau J. Sinclair-ek eta R. Coulthard-ek egitura bezala aztertzen dute.
Hemen harreman bakarra dugu, informazioa eskatzea.
Hizlariek hiru hizkuntz trukaketa (
Trukaketa bakoitzean bi esaldi ageri dira: bidaiariaren iniziatiba eta herritarraren erantzuna.
Egitura honen zatirik txikienak hizketa-egintzak ditugu (
Kasu honetan hamar dira.
Azterketa osatzeko, intonazioak, keinuak, aurpegiko expresioak eta abar azaldu beharko genituzke.
Horretarako bideoak erabiltzen dira, komunikazio-gertakariak aurkezteko.
Komunikaziozko ikaskuntz programa batean, gertakari horiek hizkuntz funtzioen arabera sailkatzen dira eta hauek mintzagune berezitan biltzen.
Adibidez: agurtzea, eskatze eta eskertze-funtzioak liburudendan, hiztuna erosle delarik.
Komunikazio-gertakari guztiak ezin daitezke aurretik asma.
Horregatik, metodogileek mintzagai-eremu (
Zehaztasunetan sartu gabe, hona hemen funtzio batzu: nortasuna ezagutaraztea, eskatzea eta eskaintzea, ekintzak edo gertakariak kontatzea, iritzien eta hunkipenen azalpena.
Ohargarri da, esate baterako, hamar puntuko zerrenda berbera erabiltzen dela gaurregungo zenbait metodotan (
Komunikazio-egoerak hasieratik ikasleen beharrei erantzunez biltzen dira.
Zer jakin behar dute turistek, salerosleek, langileek, lanean edo bidaian, dendan edo jokoan komunikatu ahal izateko, hau da, aurkezpenak egiteko edo familiaz, osasunaz, eguraldiaz jarduteko?.
Mintza-jokabiderik arruntenetatik hasi dira hizkuntzalariak, eta gero nozio bereziak zerrendatu dituzte: nortasuna, etxea, salerosketak, etab.
Eta, azkenik, nozio orokorrak ere zehaztu dituzte.
Egoera guztietan erabiltzen dira hauek, hala nola izatea, lekua, zenbakiak, neurriak, denbora, erlazioak etab.
Ikaskuntza ikaslearen behar eta motibazioetan ardaztuz antolatzen da.
Hizkuntza berriaren geroko erabilerak hautarazten ditu mintzagaiak eta komunikazio-gaitasunaren mailak mugatzen.
Ikasleen nortasunak eta motibazioek ezarriko diote neurria ikasgaien aukerari eta ikaskuntzaren lastertasunari.
Hizkuntza hitzeginez ikasten da.
Ikasleek hizkuntza berria komunikazio edo ekintza-tresna bezala erabiliko dute.
Ikastunitate bakoitzak hiru zati ditu: komunikazio-gertakarien aurkezpena, gramahizkuntz ariketak eta pragmahizkuntz ariketak (Dalgalian, 1981).
Gero eta gehiago aipatzen da gaurregun laugarren zati edo alderdi bat: herriaren kultura.
1.- Komunikazio-gertakaria elkarrizketa edo hizkuntz ariketa baten bidez aurkezten da.
Azpimarra dezagun, ikasgaiaren ardatza komunikazio-funtzioak direla egoera berezi baten kontextuan.
Ikastaldiko komunikazioak ere interesa sortzen du eta interesaren sortze hori programa funtzional baten barnean sailkatu behar da, bere emaitzen arabera.
Klasearen hasieran irakasleak eta ikasleek helburuak finkatzen dituzte, ahal dela ikasi nahi den hizkuntzan, eta bestela ama-hizkuntzan.
Adibidez:
2.- Gramahizkuntz ariketak egiten dira irakaslearen zuzendaritzapean edota tresnen bidez.